XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nafarroako artzai zakurren txapelketa zenbait leku ezberdinetan ospatukoNafarroako artzai zakurren txapelketa lurralde edota zonaldeen sistemaren arabera ospatuko da, lehendabizikoz, eta lurralde bakoitzeko onenek hilaren 31an, Uharte Arakilen, egingo den finalean hartuko dute parte.
Herri hau, Uharte Arakil alegia, Nafarroako mailan mota honetako txapelketei eman dion laguntza eta bultzadagatik bereziki nabarmendu da.
Leitza izango da,
Txapelketa honetan ondoko herri eta bailaratako artzainek har dezakete parte: Larraun, Araitz, Betelu, Basaburua, Imotz, Ultzama,
Hauxe da, Gipuzkoako mugarainokoak.
Txapelketaren bigarren etapa klasifikatzaileak Baztango Amaiur izango du eskenatoki.
Abuztuaren 15an.
Jakina denez, herri honek antolatu ohi du egun horretan Euskal Herriko mailako artzai zakurren txapelketa bat.
Aurtengoa Uharte Arakilen ospatuko den finalerako kanporaketa izango da.
Orbaitzatik Iruñeako arroaraino hedatzen den lurraldeko artzai guztiek izango dute parte hartzerik.
Antolatzaileen asmoa zera da, lau edo sei txapelketa komarkal antolatzea Nafarroa osoan.
Aurten, halere, ez zaie posible izan, Urbasako herriak bilduko dituen txapelketa bat antolatzen ahaleginduko diren arren.
Txapelketa hauek artzainen partehartzea areagotuko dute eta erreztasun gehiago emango diote publikoari zakurren abilidadeak ikus ditzan, azken hau bait da, herrietan ere, inor konturatu gabea gelditzen den aspektoa.
Izena emateko epea zabalik dago honezkero.
Izan ere,
Zakurrik bikainenak Uharteko finalera joango dira.
Egun horretan, zakur txapelketarekin batera, ardi esnezko gazta txapelketa ikusteko aukera izango dugu.
Artesauen erakusketak, parte hartzaileentzako bazkaria eta musika ugari arratsaldea alaitzeko izango dira ere eguna osatzeko.